Mateo, santua
Bibliaren arabera, Jesusen 12 apostoluetako bat, eta kristau tradizioaren arabera, lehen Ebanjelioaren egilea. Grekoz Levi zuen izena. Erromatarren zerga biltzailea izan zen. San Ireneok dioenez, Palestinan predikatzen aritu ondoren, Etiopiara joan zen, eta han hil zuten. v Jaia irailaren 21a.