iz. Med. Bularretan egiten den kirurgia ebakuntza, bularra osorik edo haren zati bat erauzten dena. Mastektomia bularreko tumore gaiztoak kentzeko egiten da. Mastektomia mota desberdinak bereizten dira, tumorea sortu duten zelulen motaren arabera, tumorearen kokaeraren arabera, etab.