Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Massachusetts

Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatua, Ozeano Atlantikoaren itsasaldean. 21.456 km2; 5.996.000 biztanle (1991). Laua da kostaldean eta menditsua mendebalean (Berkshire mendiak). Taunton, Connecticut eta Merrimack ibaiak igarotzen dira estatutik. Hiriburua: Boston. Industrian ehungintza eta oinetakogintza dira jarduera nagusiak, eta baita arrantza eta ontzigintza ere. Massachusetts estatuan dago Harvard-eko unibertsitatea.  v  Juan Verrazanok esploratu zuen kostaldea 1524an. Burujabetasunaren aldekoen gune garrantzizkoena izan zen, eta 1776an sartu zen Batasunean.