Markez, Mikel
Gipuzkoar musikaria (Errenteria, 1971). 15 urterekin hasi zen gitarra jotzen eta 16 urte zituela sortu zituen aurreneko kantak. Jendaurrean kantatzen 1988ko udan hasi zen, eta lehen grabazioa 1989an egin zuen. Euskal musikari askoren lankide izan du. Euskal Herritik kanpora, Kubako Habanan eta Estatu Batuetako Boise hirian kantatu izan du (1994). Urte berean, Parisen, Paco Ibáñezekin batera egin zuen kantaldi bat. Zuzeneko emanaldietan Iñaki Salvador (pianoa eta akordeoia), Pello Ramirez (txeloa eta akordeoia) eta Luis Camino (perkusioa) izan ohi ditu laguntzaile. Kantaldiez gain euskal kantu herrikoien ikastaroak eman izan ditu, baita irrati desberdinetan lan egin ere. Lau lan kaleratu ditu: …eta etorri egin zait… (1991), Oroitzapenak oparitzen ditut (1993), Zertarako mugak jarri (1995), Kantu erotikoak (1997), Dena hankaz gora (1999) eta Koldo Izagirreren hitzekin argitara emandako Tribuaren hitz galduak (1999).