Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

maratoi

iz. Kirol. Atletismoko lasterketa, 42,2 km-ko ibilbidekoa. || Hed. Atletismoko erresistentzia froga batzuei ematen zaien izena.  v  Maratoia 1896an sartu zen Olinpiar Jokoetan. Atenas hiriak persiarren kontra garaipena lortu zuelako berria emateko Marathonetik Atenasera korrika joan zen greziar soldadu baten omenez ezarri zioten izen hau. 1908a baino lehenago 35-40 km bitarteko ibilbidea egiten zen maratoian baina 1908an 42 km-ko maratoia egin zen, eta 1924an 42,2 km-ko ibilbidea finkatu zen, gaur egun dirauena.