Marathon
Greziako Atika eskualdeko hiri zaharra, Atenastik 42,192 km-ra. Marathonen, Milkiade jeneralak 9.000 greziarrekin menderatu zuen 20.000 gizon zituen Dario I.aren persiar gudarostea (K.a. 490. urtea). Gudu haren berri ematera Filipede greziar soldadua korrika joan zen Marathongo gudalekutik Atenaseraino, eta berria emandakoan zerraldo erori zen hilik. Soldadu hark egindakoa da maratoi izeneko lasterketa ospetsuaren jatorria.