mantra
iz. Erl. Hinduismoko eta budismoko esamolde sakratua, tasun mistikoak edo izpiritualak dituena eta gogoetetan errepikatzen dena; batzuek, berez, ez dute ezer esan nahi, baina izpirituaren jakituria islatzen dute. Mantra etengabe errepikatzeak edo horren inguruko meditazioa egiteak trantze egoerara eraman dezake edo izpiritua goragoko maila batera jaso dezake. Hinduismoko mantra nagusia om da, eta budismokoa om mani padme hum.