Manessier, Alfred
Frantses margolaria (Saint-Ouen, Somme, 1911 - Orléans, 1993). Parisko Arte Ederretako eskolan egin zituen ikasketak. 1938an hegoaldeko argia ezagutu zuen eta bere margolaritzak aldaketa izugarria izan zuen, arrasto bizkorrago eta kolore sutsuagoekin. 1941ean Manessier-ek, beste hogei margolarirekin batera, frantses tradizioko margolarien erakusketan parte hartu zuen. 1944. urtetik aurrera, bere pintura geometrikoagoa egin zen. Erlijiosoa zen oso (katolizismora egin zuen 1943an Trappe abadian egon ondoren), eta gerra ondoko arte sakratuaren ordezkari nagusitzat hartzen da. Bere lanak gogoeta erlijiosoen itzulpena dira: La Couronne d'épines (1950). Margolaritzan egin zituen ikerketez gainera, Manessier-ek tapizak (Cantiques spirituels de saint Jean de la Croix, 1969-1971) eta beirategiak (Friburgoko San Nikolas katedrala, Suitza, 1980-1981) egin zituen.
- maneiatu, maneia, maneiatzen
- Manene
- Manent, Marià
- manera
- Manes
- Manessier, Alfred
- manestar
- Manet, Édouard
- manex
- manexina
- Manezaundi