Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

malko

iz. Negar tanta.  v  Malko aparatua. Anat. Malkoak isurtzen dituen organo multzoa. Bi atal ditu: malko guruinak eta malko hodiak. Malkoek begia hezetzen eta garbitzen dute.  v  Malko guruinak. Malkoak isurtzen dituzten kanporako guruinak. Begi bakoitzak malko guruin bat du, eta guruin bakoitzak bi zati: orbitakoa (orbitaren goi–kanpo aldean) eta betazalekoa (goiko betazalaren kanpo aldean).  v  Malko hodia. Begiaren barne aldean malkoak jaso eta sudurrera daramatzan hodia. Begi bakoitzak malko hodi bat du. Malko zorro izena ematen zaio malko hodiaren goialdean den zaku itxurako zabalguneari.