maliko, azido
Kim. Landare eta fruitu ugaritan –sagar berdeetan, batik bat– izaten den bi azidodun alkohola (HO2C–CH2–CHOH–CO2H). Landareen eta animalien zelulen metabolismoan parte hartzen du. 100 °C–tan urtzen diren kristalak eratzen ditu, eta uretan eta alkoholean urtzen da. Sintesiz ere lor daiteke, azido maleikoa berotuz, edo azido tartarikotik, sukzinikotik eta aspartikotik.