Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

malba

iz. Landare zurtoin-iletsua, lore arrosa edo morantzak dituena; landare honen lorea, egoskinak egiteko erabiltzen dena (Malva sp. eta Althaea sp.) || Malba zuri. Larruko puslak eta ultzera sendatzeko erabiltzen dena (Althaea officinalis).  v  Malba zuria. (Malva sylvestris). Zurtoin zuzen iletsua, txandaka antolatutako hosto zabal gingildunak eta lore zuri-gorri handiak dituena. Belardietan, larreetan eta baso ertzetan hazten da, batez ere. Larruko puslak eta ultzera sendatzeko erabiltzen da. ik. ziguin.  v  Malba gorria (Athaea rosea). Malba zuriak baino zurtoin garaiagoa, hosto txikiagoak eta lore gorri morantzak dituena. Lore-hostoak sendagaiak egiteko eta larruko eritasunak sendatzeko erabiltzen dira.