Makirriain
Ezkabarteko udalerriko herrigunea (Zangozako merindadea, Nafarroa). 24 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XX. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarri dira Erdi Aroko jatorria duen San Martin Tourseko eliza erromaniko berantiarra (XVI. mendeko erretaula Berpizkundekoa) eta Cabo de armería jauregi zaharra. v Letzoko udalerriko herrigunea (Erriberriko merindadea, Nafarroa). 2 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xix. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarri dira XIII. mendearen hasierako Santa Katalina eliza gotikoa eta XVI. mendeko etxeak.