Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

maki 1

iz. Zool. Prosimioen ordenako lemuridoen familiako tximino mota. Azeriaren antzeko muturra dute, aurrera luzatua; begiak aldiz handi biribilak dituzte. Erdiko neurrikoak, hanka sendokikoak eta gorputza baino isats luzeagokoak izaten dira. Ile trinkoa, fina eta leuna dute. Maki mota nagusiak kata makia (Lemur cata) eta maki moroa (Lemur macaco) dira.