Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

makako

iz. Asiako tximinoa, buztan-laburra eta mutur-irtena (Macaca sp.).  v  Makako zinomogoa (Macacus irus). 1,15 m luzea, eta ile luze oliba kolorekoa duena. Oso erraz egiten da gizonaren lagun. 10, 12, 40 eta 50-eko taldetan ibiltzen da. Fruituak, oskoldunak eta soinberak jaten ditu. Birmaniatik Indotxinara bitarteko eskualdeetan eta Malakako eta Filipinetako oihanetan bizi da; hondartzetara ere maiz joaten da janari bila.  v  Sileno makakoa (Macaca silenus). Makakoetan handiena eta lagunzaleena, 60 cm inguru garaia. Ile iluna du ia gorputz guztian; aurpegiaren inguruan ordea bizar zuri luzea du.