Major, John
Britainiar politikaria (Merton, 1943). 1968an Alderdi Kontserbadoreko zinegotzi, eta 1979an Behe Ganberako parlamentario hautatu zuten. Ekonomia ministroa izan zen, Altxorreko idazkari nagusia (1987) Margaret Thatcher-en gobernuan, eta Kanpo Arazoetako ministro 1989an. 1991z geroztik Lehen Ministro da, eta Europaren batasunaren aldeko politika bultzatu du.