Maintenon, Françoise
D’Aubigné-ko markesa, Frantziako dama noblea (Niort edo Cayenne, 1635 - Saint Cyr, 1719). Agrippa d’Aubignéren alaba zen. Scarron poetarekin ezkondu zen eta haren bidez Parisko intelektualen giroa ezagutu zuen. Scarron hil ondoren nobleen seme-alaben heziketaz arduratu zen. 1684an, ezkutuan ezkondu zen alargundu berri zen Luis XIV.a erregearekin. Zerikusi handia izan zuen erregearen erabakietan, batez ere erlijioari zegozkion auzietan. Ikastetxe bat sortu zuen Saint-Cyren aristokraziako neska gazte dirurik gabeentzat, eta hara erretiratu zen Luis XIV.a hil zenean.