Maimonides, Moses
(Jaiotza izenez Mosheh ben Maimôn). Filosofo eta sendagile judua (Kordoba, 1135 - Kairo, 1204). Leku askotan bizi behar izan zuen, bere ideien eta erlijioaren ondorioz esetsia izan baitzen. Egiptora joan, eta han ospe handiko sendagile izan zen. Neoplatonismoaren eta, batez ere, aristotelismoaren jarraitzailea izan zen. Erlijioa eta filosofia bateratzea izan zuen helburu nagusia. Maimonidesen lanak oso eragin handia izan zuen XIII. mendeko elizgizonengan. Arabieraz idatzitako Zalantzatien gida liburua obran bere garaiaren aurreko pentsamendu judu guztia biltzen saiatu zen.