Maillet, Antonine
Kanadar eleberrigilea eta antzerkigilea (Bouctouche, New Brunswick, 1929). Ikasketak Montréal eta Laval-eko unibertsitateetan egin zituen, eta azken horretan Letretatako doktoregoa lortu zuen 1970. urtean, Rabelais et les traditions populaires en Acadie (1972, Rabelais eta herri tradizioak Acadian) tesiarekin. Gouverneur Général saria eman zioten The Tale of don L´Original (1978) lanagatik eta Goncourt saria Pélagie-la-Charrette (1979) lanagatik. Askatasunaren eta gizakien duintasunaren alde egin zuen eta desberdintasunen eta injustiziaren kontra. Bere lanaren bitartez, Kanadako eskualde Acadiako ahozko kulturaren eta hizkuntzaren izaera berezia erakutsi zuen. Eleberrien artean aipatzekoak ditu: Pointe-aux-Coques (1972), On a mangé la dune (1962, Duna jan dute), Par derrière chez mon père (1972, Nire aitaren etxe atzean), L´Acadie pour quasiment rien (1973, Acadia ia ezertarako ez), Don l´Orignal (1972), Mariaagélas (1973) eta Cent ans dans les bois (1981, Ehun urte zurean). Lehenengo antzerkia Entr´acte (Atsedenaldi) izan zen, eta ondoren egin zituen Poire-acre, Les Crasseux (1968, Miserableak), La Sagouine, pièce une femme seule (1971), Gapi et Sullivan (1973), La veuve enragée (1977, Alargun haserrea), Evangéline Deusse (1977) eta Le Bourgeois Gentleman (1978).