mailuburu
iz. Zool. Zikoniformeen ordenako eskopidoen familiako hegaztia, moko sendo zapala eta punta-okerra, eta mokoa buruaren atzera luzatua duena, 50 cm inguru luzea (Scopus umbretta). Kolorez marroia izaten da. Mailuburu gazteek laranja koloreko begiak eta zango berde horixkak izaten dituzte. Uretako animaliak jaten ditu. Afrikan eta Arabiako hegoaldean bizi da, ibai eta aintzira inguruetan, batez ere.