Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mailu

iz. Kolpeak emateko lanabesa, metalezko buru begidun batez eta bertan finkatzen den gider batez osatua.  v  Mailu pneumatikoa. Haize konprimituaren bidez lanabes bat ibilarazten duen enbolo edo pistoi batek osatutako perkusio tresna, batez ere eraikuntzan erabiltzen dena.  v  Mailu jaurtiketa. Atletismoko proba, burdinazko bola bat jaurtitzean datzana. Irlandakoa da jatorriz eta 1900. urtean sartu zen Olinpiar Jokoetan. Mailuak 7,267 kg-ko pisua duen bola bat du alde batean; bolatik burdinazko hari moduko bat ateratzen da, bola eta euskarria lotzen dituena. Mailu jaurtitzaileak 2,13 m-ko diametroa duen zirkulu batetik jaurti behar du, indar hartzeko bira emanez, baina zirkulutik atera gabe.