Llopart, Jordi
Espainiar atleta (1952). Nazioarte mailan martxa kategoriako atleta espainiar onenetako bat da. 1978an lortu zuen Pragako Europako Lasterketetan lehen urrezko domina, 50 kilometroko proban. Bi urte geroago, Moskuko Olinpiar Jokoetan, Espainiako atletismoaren lehen domina (zilarrezkoa) lortu zuen. Zortzi titulu lortu ditu Espainian 50 kilometroko probetan. José Marinekin batera, martxa kategoriaren bultzatzailea izan da Espainian. 1990ean lehiatzeari utzi zion, eta beste martxalari batzuen prestatzaile gisa hasi zen. Bere ikasle Daniel Plazak lehen postua lortu zuen 20 kilometroko proban Bartzelonako 1992ko Olinpiar Jokoetan.