Luzernako
edo Lau Kantonamenduetako aintzira. (Al. Vierwaldstättersee). Suitzako erdialdeko aintzira, Schwyz, Uri, Unterwalden eta Luzernako kantonamenduek inguratua. 435 m-ko garaieran dago; 114 km2-ko azalera du eta mendi garaiek inguratzen dute: Rigi mendia ipar-ekialdean, Pilato mendia mendebalean eta Bürgenstock mendia, hegoaldean. Reuss ibaiak hornitzen du urez Luzernako aintzira. Aintziraren ertzean Brunnen, Küssnacht, Luzerna eta Weggis-eko hiriak daude.