Luyten, Willem Jacob
Herbehereetako zientzialaria (1899-1968). Amsterdamgo eta Leidengo Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1921. urtean doktoregoa eskuratu ondoren, zenbait behatokitan lan egin zuen, adibidez Lick Observatory eta Harvard College Observatory-n. Hirurogei urtez izan zen Minnesotako Unibertsitateko irakasle, eta urte askoan bera izan zen bertako astronomo bakarra. 1920ko hamarraldian mugimendu propioak erabili zituen paralasi estatistikoak lotzeko, eta izar loken Hertzsprung-Russell diagrama hobetu zuen. Luyten ikertzaile nekaezina izan zen; 120.000 izar baino gehiagoren mugimendu propioak aurkitu zituen eta 1925. urtean begi bateko ikusmena galdu zuen arren, ez zituen bere lanak bertan behera utzi. Besteak beste, espazioko izarren dentsitatea zehaztu zuen argitasunaren funtzio moduan, eta berak aurkitu zituen gaur egun ezagutzen diren izar nano gehienak. Izar espektroskopiko bitarren orbita ere aztergai izan zuen.
- luxenburgotar
- Luxe-Sumberraute
- Luxo
- Luxor
- Luyando
- Luyten, Willem Jacob
- luzabide
- luzaezin
- luzagarri
- Luzaide erreka
- Luzaide