Luxaondo
Aiarako udalerriko herrigunea, Ibaizabal ibaiaren ezkerraldean (Arabako Kantaurialdea). 498 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarri dira Madalen parrokia eliza barrokoa, Domingo Guzman santuaren ermita, La Torre dorretxea, Luyando-Argostarren dorrea eta Ibaizabal ibaiaren gaineko zubi erromanikoa.