Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lusitaniar

iz. eta izlag. Iberiar Penintsulako antzinateko herri bateko kidea. Lusitaniarrak Iberiar Penintsulako mendebalean bizi ziren, Duero eta Tajo ibai arroen artean. K.o. II. mendean igaro ziren Tajo ibaiaz hegoaldeko lurretara. Batzuen iritzian, zeltak ziren; beste batzuentzat, iberiarrak lusitaniarrak, eta zenbaitentzat ligureak. Badirudi erromatarren etorrera baino lehen zelta kulturaren barnean zirela. Gaur egun portuges herriaren arbaso etniatzat jotzen da lusitaniar herria.