lur arraroak
iz. Kim. Lantanoak eta taula periodikoan segidan dituen 14 elementu kimikoek osatzen duten saila. Lantanido izenez ere ezagutzen dira. Elementu hauek guztiek (zerio, praseodimio, neodimio, promezio, samario, europio, gadolinio, terbio, disprosio, holmio, erbio, tulio, iterbio eta lutezioa) lantanoaren gisako jokaera kimikoa dute. Eskandioa eta itrioa ere sartu ohi dira talde honetan aurrekoekin duten antza handiagatik. Antzinatean “lur” deitzen zitzaien oxidoetatik lortuak izan zirelako eta oxido horiek nahiko “urriak” edo “arraroak” zirelako deitu ziren lur arraroak. 1940. urte inguruan asko aurreratu ziren elementu hauek prestatzeko teknikak. Elementu hauen tasun garrantzitsuena guztiek tasun kimiko ia berdinak izatean datza. Denak metal erradioaktiboak dira (kaltzioa bezala gutxi gorabehera) eta urarekin erreakzionatzen dute hidrogeno jario indartsua sortuz. Uretan urgaitzak diren trihidroxidoak eratzen dituzte, baina horiek berak oso ondo urtzen dira azidoetan.
- lupu 2
- lupu-belar
- lupulu
- lur
- lur 2
- lur arraroak
- lurbira
- lurbira
- lurburu
- lurdun
- Luria, Isaac ben Solomon