Luppi, Federico
Argentinar antzezlea (Ramallo, Buenos Aires-ko probintzia, 1935). Argentinako antzezle nagusietakotzat hartzen da. Gaztetan La Platara joan zen pintura eta eskultura ikastera, baina nahiago izan zuen antzerkiaren munduan aritu. Era askotako lanak egin zituen antzerkigintzan saioak egiten zituen bitartean. Denboraldi batez gaueko tabernetan lan egin ondoren, antzerkian Ha llegado un inspector (Ikuskatzaile bat etorri da) lanarekin egin zuen debuta. Lan hark zinema, irratia eta telebistarako ateak zabaldu zizkion. Antzerki lanen artean aipagarrienak hauek dira: Korchac y los niños (Korchac eta umeak), Soledad para cuatro (Bakardadea lau lagunentzat), Nuestro fin de semana (Gure aste bukaera), El canto del cisne (Beltxargaren kantua). Erregimen politikoaren kontra izan zuen jarreraren ondorioz, Espainiara ihes egin zuen. Espainian lan asko egin zituen, batez ere 1976-1981 urteen bitartean. Hala eta guztiz ere, Romance de Aniceto y la Francisco (Aniceto eta Franciscoren maitasuna) lanak eman zion ospea nazioartean. Adolfo Aristarainekin Un lugar en el mundu (Leku bat munduan) eta La ley de la frontera (Mugako legea) filmak egin zituen. Luppiren film nagusiak hauek dira: La revolución (1973, Iraultza), Tiempo de revancha (1982, Mendeku garaia), No habrá más penas ni olvido (1983, Ez da ez pena ez ahaztura gehiagorik izango), La vieja música (1985, Musika zaharra), Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto (1995, Inork ez du gutaz hitz egingo hiltzen garenean) eta Éxtasis (1996, Estasia).
- lupi
- lupia
- Lupo Ia
- Lupo IIa
- Lupo Santxo
- Luppi, Federico
- lupu 1
- lupu 2
- lupu-belar
- lupulu
- lur