Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lugorri

iz. Erein gabe uzten den lur saila.  v  Sarritan landu den lurrak indar berriak har ditzan egiten da lugorria. Hala, lurrak berriro eskuratzen ditu laboreek kendu dizkioten osagaiak, eta, batez ere, ura hartzen du. Lugorria urtebetez, bi urtez edo hiru urtez luza daiteke; hala ere, gehienetan urtebetez uzten da erein gabe lurra. Lugorrian dagoen saila irauli egin behar izaten da berriro erein baino lehen.