Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lugo

Galiziako Autonomia Erkidegoko probintzia, penintsulako ipar-mendebalean. Mugak: Kantauri itsasoa iparraldean; Oviedo eta Leongo probintziak ekialdean; Orense hegoaldean eta Pontevedra eta La Coruña, mendebalean. 9.803 km2 eta 399.232 biztanle. Hiriburua, Lugo. Hiri nagusiak: Mondoñedo, Monforte de Lemos eta Vivero.  v  Orografia eta klima. Probintzia menditsua da eta Kantauriko mendiek iparralde-hegoalde zeharkatzen dute sortaldean (Meira, 893 m; Mirador, 1.029 m; Meda, 1.198 m; Rañadoiro, 1.675 m; Ancares, 1.987 m; Caurel, 1.640). Kostaldea ere malkortsua da eta bertan barneratzen dira Ribadeo, Foz eta Viveroko itsasadarrak. Miño da probintziako ibai nagusia eta iparralde hegoalde zeharkatzen du Lugo. Klima epela eta hezea da mendialdeetan izan ezik, eremu horietako neguak hotzak eta luzeak baitira. 1.000 mm euri ur jasotzen da batez beste urtean zehar.  v  Ekonomia. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (fruitu arbolak, barazkiak, bazkarako landareak, artoa, garia, garagarra, mahatsa) baina abeltzaintzak ere garrantzi handia du (behi eta zerri azienda). Garrantzia handia du Lugoko ekonomian, halaber, arrantzak. Industria (janari industria, zementoak, elektromakinak) hiri nagusietan baizik ez dago.