Lorient
Bretainiako hegoaldeko suprefetura hiria eta portua, Morbihan-eko departamenduan, Frantziako ipar-mendebalean, Scorff eta Blavet ibaien bokalean. 71.923 biztanle. Aireportua. Jarduera handiko portua da (Frantziako bigarren arrantza portua). Itsaspekoen base alemaniarra izan zen Bigarren Mundu Gerra garaian. Ekonomia jarduera nagusiak industria (janari industria, ontzigintza, industria mekanikoa, ehungintza), arrantza eta turismoa dira. v Historia. 1666. urtean sortu zen hiria, merkataritzako portu bat egiteko Indietako Konpainiari lurrak eskaini zizkiotenean. Lorient-eko portua XVIII. mendean garatu zen baina Konpainia desagertu zenean (1770) base militar bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran zehar bonbardaketa ikaragarriak nozitu zituen Lorient-eko hiriak.