Lome, Janin de
Nafarroan jardun zuen XV. mendeko eskultore belgikarra. Karlos III.a Noblea Nafarroako erregearen zerbitzuan lan egin zuen artistarik handiena izan zen. Bereak dira Iruñeko katedraleko errege-hilobiak (1413-1419), Oliteko errege jauregiko zenbait atal, Iruñeko katedraleko iparraldeko gurutzadurako atea, Tuterako kolegiatako Frances de Vallaespesaren hilobia, eta Iruñeko katedraleko klaustroan dagoen Garroren hilobia. Vianan hil zen bertan lanean ari zela.