Lokria
(Gr. Lokroi oi Epizephyroi; Lat. Locri Epizephyrii). Greziako antzinateko hiria, Bruzion. Lokriarren kolonia zen, K.a. 673. urtean sortua. Sirakusaren aliatua izan zen baina Dionisio II.ari babesa eman zioten Sirakusatik eraitsi zutenean. 205. urtean Erromaren mendean erori zen, eta VII. mendean mairuek suntsitu zuten.