Lippi, Filippino
Italiar margolaria (Prato, 1457 - Florentzia, 1504). Fra Filippo Lippiren semea zen. Florentziako eskolako Berpizkunde amaierako margolaria izan zen eta eragin handia izan zuen Toscanako margolari manieristengan. Aitarekin eta Boticcelirekin ikasi zuen. Lorenzo Medicikoarentzat lan egin zuen beste pintore batzuekin batean Spadettoko hirian eta 1482an amaitu zuen Florentzian Peruginok Palazzo della Signoria jauregian utzitako lana. 1480-1486 urteetan egin zuen San Bernardo Ama Birjinaren aurrean bere lan ospetsuena (Badia, Florentzia). Ondoko pintoreengan berebiziko eragina izan zuen lana egin zuen Filippino Lippik Erromako Caraffa familiaren kaperan (Santa Maria sopra Minerva eliza). 1491n Florentziara itzuli zen eta XVI. mendearen hasierako manierismoa iragartzen duten lanak eginn zituen han.