Lipperheide Heinke, Jose
Jatorri alemaniarreko finantza gizon bizkaitarra (Neheim, 1906 - Iruñea, 1986). Mea industriaz eta kimika industriaz arduratu zen batez ere. Enpresa askotan hartu zuen parte Derivados del Flúor, S.A., Indumental Retamal, S.A., Metalúrgica del Nervión, S.A., San Telmo Ibérica Minera, S.A. eta abar. ETA m-ak bahitu zuen 1982an. Hilabete geroago aske utzi zuen, bahiketa dirua ordaindu ondoren.