Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Limasol

(Gr. Lemessos; Turkieraz, Limasol). Zipreko hegoaldeko hiri eta portu grekoa, izen bereko barrutiko (1.391 km2 eta 158.400 biztanle) hiriburua, Amathus antzinako hiri feniziarretik hurbil, Akrotiniko Badiaren ertzean. 132.100 biztanle. Zipreko bigarren hiria da biztanleriari dagokionez eta uharteko porturik garrantzizkoena. Ardoak, barazkiak, fruituak eta edariak esportatzen dira, eta zapatagintza, ehungintza eta eraikuntzarako gaiak dira bertako industria nagusiak.  v  Historia. Bertako gazteluan (XII. m.) ezkondu zen 1191. urtean Berengaria Nafarroako printzesa eta Ingalaterrako erregina Rikardo Lehoi-Bihotzekin. XV. mendean zehar turkiarrek sarritan eraso zuten. 1570eko turkiarren inbasioak eta 1815eko lurrikarak arras murriztu zuten biztanleria (1815). Britainiarren administraziopean zegoenean berpiztu zen Limasoleko hiria, XIX. mendearen bukaeran.