Asia Txikiko erdialdeko antzinako lurraldea. K.a. VI. mendean persiarren mende gelditu zen eta IV. mendean mazedoniarrek hartu zuten. K.a. 133. urte inguruan Erromako inperioko lurralde bihurtu zen. Likaoniako hiri nagusiak Laodizea eta Ikonium izan ziren.