likantropia
iz. Med. Adimenaren eritasuna, gaixoari otsoa edo beste animaliaren bat dela sinestarazten diona. Uste ohi denez, gaixoak bizi den eskualdeko pizti harrapari arriskutsuenaren itxura hartzen du: otsoa Europa eta Asia iparraldean, hiena edo leopardoa Afrikan, eta tigrea Indian, Txinan, Japonian eta Asiako beste lekuetan.