Ligi-Atherei
Zuberoako hego-ekialdeko udalerria, Atharratze-Sorholüzeko kantonamenduan, Basabürüan. Mugak: iparraldean Lexantzü-Zünharre eta Liginaga-Astue; ekialdean Hauze; mendebalean Etxebarre, eta hegoaldean Larraine eta Santa-Grazi. Garaiera, 260 m. 17,87 km2 eta 250 biztanle. Ligi eta Atherei herriguneek osatua da udalerria (ligiarrak; atheiarrak). Uhaitzandi ibaiak hegoalde-iparralde igarotzen du udalerria. Euskara, zuberera; euskaldunak, % 95. Nekazaritza (barazkiak, artoa, bazkarako landareak) eta industria (zapatagintza, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. 1386. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Ligiko herria eta 1479. urteko batean Athereikoa. 1843an bi herriek bat egin zuten udalerria osatzeko.