Liga Santua
Frantziako erlijio gerren garaian (1576-1594), katolikoek osatu zuten gudarostea. Pikardian hasi eta berehala zabaldu zen Frantzia osoan barrena. Erlijio katolikoa babesteko aitzakian, beste helburu bat nabarmendu zen gerora: Henrike III.a Frantziakoa bere lekutik kendu eta Henrike Guisekoa, Ligako buruzagi nagusia, errege egitea. Filipe II.a Espainiako erregeak bultzatu zuen Liga Santua eta guztiz areagotu zen haren ahalegina, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako erregegai bihurtu ondoren. Henrike III.a Frantziakoak Henrike Guisekoa hilarazi zuen 1588an. Mayenneko dukea bihurtu zen orduan Ligako buruzagi nagusi eta, Parisko hiriaren jabe eginik, Henrike III.a Nafarroako eta IV.a Frantziakoaren aurkako gerra hasi zuen 1489an. Henrike IV.ak fede protestantea utzi zuen 1793an eta hurrengo urtean desagertu zen Liga Santua, katolikoek Parisko hiria utzi ondoren.