Li, Zhen Dao
Txinatar fisikaria (Shanghai, 1926). Txinan hasi zen fisika ikasten, baina Japoniaren inbasioaren ondorioz, eten egin behar izan zituen ikasketak. 1946an Chicagon astrofisika ikasteko beka bat lortu zuen. Handik Princeton eta Columbiako (Estatu Batuak) unibertsitateetara joateko aukera izan zuen hainbat ikerketa lan egitera. 1956an Columbiako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten. 1957an Fisikako Nobel saria jaso zuen Txen Ning Yangekin batera parekotasun legeari buruz egindako ikerketengatik.