Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lhasa

Tibeteko estatuko hiriburua, Lhasa He ibaiaren ezkerraldeko ertzean (Brahmaputra, tibetarrez Tsang Po, ibaiaren adarra), 3.600 m-ko garaieran. 381.600 biztanle. Aireportua. Tibeteko eta Txinako budisten hiri nagusia da, eta 20.000ren bat lama bizi dira inguruko monasterioetan. Aipagarri dira VII. mendeko Gtsug-lag-khang tenplua, Klu-khang jauregia, XVII. mendeko Potala jauregi erraldoia, Norbu-gling-ka jauregia eta monasterioak. Tibeteko hiriburua da IX. mendeaz geroztik. Txinak okupatu zuen 1951n eta Txinaren administraziopean dago gaur egun hiria.