Leyden botila
Elektr. Kondentsatzaile elektrikoa. Kanpotik eta barrutik eztainuz estalita dagoen beirazko botila da. Kanpoaldetik eztainuak ez du erabat estaltzen botila, goiko aldea estali gabe uzten baitu. Botila kortxozko tapoi batek ixten du, eta kortxo hori zeharkatuz esfera batean amaitzen den metalezko makilatxo bat du. Frantziako Nollet abadeak asmatu zuen. Gaur egun ez da erabiltzen.
- lexikografia
- lexikologia
- Lexington
- lexka-txori
- Lextarre
- Leyden botila
- Leydig, Franz Von
- Leyre
- Leyte
- Leyún
- lez