Lexington
edo Lexington-Fayette. Estatu Batuetako erdi-mendebaleko hiria, Kentucky-ko estatuaren ipar-erdialdean. 327.200 biztanle. Unibertsitatea. Industriagune garrantzitsua (tabakoa, papergintza, elektronika, destilategiak). Zaldiak ere hazten dira Lexingtongo hirian eta oso ospetsuak dira bertako zaldi lasterketak.