Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lesbos

(Gr. Lesvos edo Mitilini). Egeo itsasoko uharte greziarra, izen bereko nomo edo departamenduan (Lesbos, Lemnos eta Ayios Evstratios uharteek osatua, 2.154 km2 eta 114.802 biztanle), Turkiako itsasertzetik hurbil. 1.630 km2 eta 97.004 biztanle. Hiriburua, Mitilini (24.376 biztanle). Ayios Ilias da uharteko gailur gorena (967 m) eta itsasertza oso malkortsua da. Bi badia nabarmen ditu, Geras-ekoa hego-ekialdean eta Kallonikoa hego-mendebalean. Ekonomia jarduera nagusia laborantza (garia, garagarra, zitrikoak, tabakoa) da, eta ospe handia du hango ardoak.  v  Historia. Antzina Pentapolis izena eman zioten eta Eoliotarrek kolonizatu zuten. K.a. VII. eta VI. mendeetan kultura loraldia izan zuen. K.a. 428-427. urteetan Atenas kontra matxinatu zen. Matxinadak, ordea, ez zuen ezer lortu eta Lesbos Delosko Ligari elkartu zitzaion. Gero, Bizantziar inperioaen mende egon zen; Erdi Aroan, berriz, Genovaren (1345) eta turkiarren mende (1462).