Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lerro

iz. Norabide berean jarririk dauden pertsonen edo gauzen saila. ik. errenkada. Berrogei bat dantzari, lau lerrotan. Euskal artisten lerroan ipini du bere burua, tradizio baten barrutian beraz. || Maila. Aberatsen lerroan agertu nahia. || Errenkada zuzen batean idatziriko hitz edo zeinuen saila. Lerro batzuk idatzi. Lerroz lerro irakurri. Bigarren ahapaldiko azken lerroan. || Lerro-lerro. adlag. Bata bestearen ondoan sail bat osatuz. Urtsuan zazpi leiho, zazpiak lerro lerro. || Lerroan. adlag. Bata bestearen ondoan; etenik, hutsarterik gabe. || Lerroka. adlag. Lerroak osatuz. || Dimentsio bakarreko hedadura jarraitua. Bide lerroa.  v  Geom. Lerro zuzena, makurra. Lerro paraleloak.