Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leninabad

Tadjikistango errepublikako hiria eta izen bereko herrialdeko (26.100 km2 eta 1.448.000 biztanle) hiriburua, Syr Darya ibaiaren ertzean, Ferganako haranean. 157.000 biztanle. Alexandro Handiak sortu zuen K.a. IV. mendean (Alejandria Eskhaté) eta Asia Erdialdeko hiri zaharrenetakoa da. VIII. mendean arabiarren mende egon zen, Genghis Khan-en indarren esku XIII. mendean eta 1866tik aurrera errusiarren mende gelditu zen. Tadjikistango bigarren hiria da egun.