Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lazarista

izond. eta iz. Vincent de Paul santuak “Misioko Apaizen Elkartea” izenez 1625ean Parisen sortutako erlijiozko elkarteko kidea. 1632an elkarte honetako lehenengo kideak Paristik San Lazaro priore-barrutira aldatu ziren, eta hortik datorkie lazarista izena. Lazaristek ebanjelioa predikatzen zieten behartsuei, apaizgaitegi batzuen ardura zuten, gogo-jardunak eratzen zituzten, misiolari joaten ziren kristau ez ziren lurraldeetara eta karitatezko egintzak egiten zituzten. 1642tik aurrera lazaristak mundu osoan zehar zabaldu ziren. Erlijiozko hiru botoak egiten dituzte eta elkarrekin bizi dira. Batzar nagusiak eta Parisen bizi den apaizburuak dute aginpide gorena.