Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laughlin, Robert B

Estatubatuar fisikaria (Visalia, Kalifornia, 1950). Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean ikasi eta 1976-1979 urteetan IBM konpainiarentzat lan egin zuen. 1979an Massachussettseko Teknologia Ikastetxean irakurri zuen doktore tesia prestatzen zuen bitartean. 1982az geroztik Lawrence Livermore laborategiko ikertzailea da, eta 1983an egindako azterketa teorikoaren bitartez frogatu zuen, urtebete lehenago H.L. Störmer alemaniarrak eta D.C. Tsui estatubatuarrak aurkitutako partikulazko Hall quantum efektuaren sorrerari buruzko ikerketak sakondu zituen eta aurkitu zuen quantumen kondentsazioarengatik sortzen dela. Ipar Amerikako zenbait zientzia akademia eta elkarteko kide da. 1985-1989 bitartean irakasle laguna izan zen Kaliforniako Stanford Unibertsitatean, eta 1989an fisika arloko katedra eskuratu zuen unibertsitate berean. Sari garrantzitsuak irabazia da, horien artean Fisikako Nobel saria Tsui eta Störmerrekin batera 1998an.