Laue, Max Von
Alemaniar fisikaria (Pfaffeendorf, Koblentzatik hurbil, 1879 - Berlin, 1960). Zurich, Mainz, Frankfurt eta Berlineko unibertsitateetan irakasle izan zen. 1912an X izpiek sare kristalinoetan dituzten interferentziei buruzko lehen esperimentu arrakastatsua egin zuen. Gisa horretan zehaztu ahal izan zituen X izpien luzera eta kristalen egitura eta osaketa. 1914an Fisikako Nobel saria jaso zuen.