Lassalle, Leon
«Ikhertzalea», «New politic», «Zaharra» Lapurdiko idazlea (Beskoitze, 1881 - Uztaritze, 1961). Okzitaniako Tolosako unibertsitatean egin zituen hizkuntza ikasketak. Gero Uztaritzeko Apaizgaitegi Txikiko irakasle izan zen. Eskualduna, Aintzina, Gure Herria eta La Presse aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Lassallerena da Erlisionearen frogantza (1962).